XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Alde horretatik, komenigarria izaten da hasiera-hasieratik liburutegi bat osatzen joatea, haurra istorioak jarraitzeko gai izango denerako, bere liburutegitxoa izan dezan.

Ongi dakizun bezala, Piaget-ek Estadio Senso-motore deitzen du jaiotzako unetik 2 urtetara dagoen bitarte hori.

Garai honetan folkloretik hartutako hainbat elementu erabil daitezke, hala nola herri-olerkiak, haur-kantak, lo-kantak, jolasak, keinuen, doinuen eta erritmoen bidez jolas dezan haurrak.

Bi urtetatik 7 urtetara, Estadio Preoperazionala dugu.

Aldaketa nabarmena ematen da haurraren baitan: hitz egiten hasten da, objektuak identifikatzen ditu; eta 4 urtetik 7rako bitarte horretan garai animista izango dugu (haurrak gauza eta animaliei bizitza propioa ematen die).

Euskaraz zer material dagoen galdetzen zenidan zure eskutitzean, Antxon.

Ba, begira: nire ustez, hiru urterekin eta birekin ere bai, kasu askotan, haurrak marrazkiz osatutako liburuak maneja ditzake; berak bakarrik ezer gutxi egin dezake, baina guraso edo hezitzaile baten laguntzaz izugarri disfrutatuko du Teo-ren liburuekin edo Lehen irudiak bilduman agertzen direnekin.

Apurrak saila ere interesgarria izan daiteke garai honetan, eta Txintxinbela sail berria nahikoa aproposa da zenbakiak eta honelako kontzeptuez jabetzen joateko.

Lau urteko haurrentzat nik neuk hiru bilduma interesgarri eta egoki ikusten ditut euskal letretan: Txori saila, Ibai eta Zesar eta Ernestina.

Hiru sail hauek nahikoa ezberdinak dira, eta lehena liburu labur eta zainduez osaturik dago, oso testu gutxirekin.

Beste biak Teo-ren estilokoak izango dira, eta helduak haurraren eta liburuaren bitarteko lana egin beharko du hasiera batean.

Adin honetarako, halaber, bada " Txiribiri " sorta, hiru marrazki-liburuz egina; Jesus Lucas-en marrazkiak dira eta ia-ia ez dute testurik (A. Lertxundirena), baina liburu-sorta hau agortua ez badago, hortxe-hortxe ibiliko da; beraz, Antxon, eskolan ez baduzue, espabilatu beharko.

Zoritxarrez, zuk ongi jakingo duzun bezala, euskaraz sarri askotan gertatu bait da liburuak agortuta egotea zenbait urtetan.

Eskolan dauzkazuen bost urteko haurrentzat, berriz, material gehiago dago.